Igandean Santa Kurutz jaiak ospatuko dira

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Igandean Santa Kurutz jaiak ospatuko dira
ETA KITTO 2022, Mai 06

Asteartea (maiatzak 3) Santa Kurutz eguna izan zela eta, igande honetan ospatuko dituzte jaiak Gorosta eta Mandiola auzoetako biztanleek, izen bereko ermitan eta inguruan. 09:45ean hasiko da Santa Kurutzera igoera, Urkizuko iturritik (izen-ematea bertan, 09:30ean) eta parte hartzera animatzen diren guztien artean saria zozketatuko da. Meza 11:00etan hasiko da eta, ondoren, hamaiketakoa egingo dute, trikitilariek girotuta. Haurrentzako jolasak eta herri kirolak ere  egingo dira, Hodei Ezpeleta, Jokin Urretabizkaia eta Patxi Mindegia aizkolarien eta Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” eta Mikel Lopetegi “Urra” harri-jasotzaileen eskutik. Bazkaria Ixuan izango da eta, ondoren, erromeria egongo da, Oier Balzola eta Unai Andonegik alaitua.

Santa Kurutz JAIAK

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »