Iruñera joan barik, aurtengo sanferminak Asola Berrin ospatu dituzte

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Iruñera joan barik, aurtengo sanferminak Asola Berrin ospatu dituzte
ETA KITTO 2020, Uzt 08

Argazkian ikusten dituzuen eibartar hauek urtero-urtero joan ohi dira Iruñera, …eta kitto! aldizkaria lagun dutela, San Fermin jaiak bertatik bertara bizi eta ospatzera. Baina, aurten horrelakorik ezin izango zutela egin ikusita, plana aldatu eta, herritik irten barik ere, primeran ospatu zuten atzoko eguna Asola Berri elkartean. Umorerik ez zaie falta, gainera, entzierro bariko urte honetan “Azitaingo izkuen erretratu ofiziala” egin eta bidali digute eta!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »