IV. Gipuzkoa Zurigorria eta Peña Txinberaren 20. urteurrena ospatuko da bihar

IV. Gipuzkoa Zurigorria eta Peña Txinberaren 20. urteurrena ospatuko da bihar
2019/06/07 eta kitto!
Egun handia izango da biharkoa Athletic-zaleentzat, goizetik hasita probintziakoentzat batez ere eta, eguna borobiltzeko, azken orduetan Peña Txinberaren partaideentzat. Eibarko peñak hartu du bere gain egun osoko egitaraua antolatzeko ardura eta, goizeko 11:00etan jaurtiko duten txupinazotik hasi eta 00:00etan Mugi Panderoak eskainiko duen kontzertuarekin amaitzeko, ekitaldi asko izango da herrian, ia atsedenik hartzeko tarte barik.

 

IV. GIPUZKOA ZURIGORRIA / PEÑA TXINBERA

11:00.Txupinazoa eta hamaiketakoa PeñaTxinberaren lokalean.

12:00. Umeentzako puzgarriak. Untzagan.

12:30 /14:00. Trikipoteoa Eibarko kaleetan zehar, Eibarko Trikitilari Gazteekin.

14:15. Argazki ofiziala Untzagako gradetan.

14:30. Bazkaria karpan.

16:00. Sari banaketa.

16:30. Herri-kirolen erakustaldi mistoa.

18:00. Txarangapoteoa Eibarko kaleetan zehar Ustekabe Fanfarrearekin.

19:30. Pintxoak Txinberako guztientzat Slow kafetegian.

20:00. Los Chimberos taldearen kontzertua.

22:00. Eirband taldearen kontzertua.

00:00. Mugi Panderoa taldearen kontzertua.