Jai herrikoien aldeko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jai herrikoien aldeko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean
ETA KITTO 2021, Ira 08

Arrateko jaiak ospatzeko asmoz Jaixak Herrixak Herrixandakok prestatu zuen egitaraua bertan behera geratu dela eta, Udalari beraien haserrea erakutsi eta jai herrikoien aldeko aldarria egiteko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean Untzagan: bertsotan, kantatzen, dantzan… baita Arrateko Ama “prozesioan” aterata ere eskatu zioten Udalari jaiak ospatzeko aukera ematea. Bideoan ikusten den moduan, gazteek soberan dauzkate irudimena, umorea eta ironia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »