Jaixaken Sanandresetako rifaren irabazlea 098 zenbakia izan da

Jaixaken Sanandresetako rifaren irabazlea 098 zenbakia izan da
2021/12/01 eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak bertan behera laga behar izan zuen San Andres jaietarako prestatuta zuen egitaraua, baina hala ere aurrera egin dute zenbait ekimenekin eta herria girotu dute egun hauetan. Horren barruan, rifa egin dute eta 098 zenbakia izan da saritua. Irabazlea ez bada agertzen, 529 zenbakia izango da ordezkoa.

Irabazlea izanez gero, Jaixak Herrixak Herrixandakoekin harremanetan jartzea eskatu dute antolatzaileek.