Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak izango dira zapatuan Ixuan egingo den bertso-afarian

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak izango dira zapatuan Ixuan egingo den bertso-afarian
ETA KITTO 2017, Api 25

Santa Kurutzeko jaiak dela eta, ospakizun horren inguruko egitaraua prestatu dute auzokoek eta udalak. Programari asteburu honetan ekingo diote: zapatuan, apirilaren 29an, bertso afaria egingo da Ixua jatetxean, 21:00etatik aurrera, Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Txartelak Ixuan eros daitezke, 28 eurotan. Aurretik, 19:00etan, Trikipoteoa hasiko da Untzagan, eta 20:30ean autobusa irtengo da Ego Gainetik Ixua jatetxera.
Santa Kurutz egunean (maiatzak 3), berriz, 17:30etako kanpai-errepika eta gero, meza egingo da ermitan, Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde.
Maiatzaren 6an, zapatuan,  jarraituko dute jaiek: 10:30ean kanpai-errepika egingo da; 11:00etan meza, Santa Kurutzeko ermitan, Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde; ondoren, hamaiketakoa; 12:00etan Unai Andonegi eta Oier Baltzola trikitilarien saioa hasiko da; 12:30ean haurrentzako jolasak hasiko dira; 13:00etan, baserritar eta kaletarren arteko DESAFIOA; eta 14:30ean bazkaria Ixua jatetxean. Ondoren, erromeria.
Eta maiatzaren 7an, domeka, goizetik hasiko dira ekitaldiak: 10:00etan Santa Kurutzera igoera egingo da, Urkizuko iturritik abiatuta (saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izen ematea goizeko 10:00etan Urkizuko iturrian). 10:30ean kanpai-errepika egingo da; 11:00etan meza nagusia ospatuko da Santa Kurutzeko ermitan eta, ondoren, piskolabisa, Mugi Panderoa erromeria taldeak girotua. 12:00etan hasiko da soka dantza, Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari bandaren eskutik; 12:30ean haurrentzako jolasak hasiko dira eta 13:00ean txapel jaurtiketa, nahi duten guztientzat; 14:30ean kanpai hotsez amaituko dira aurtengo jaiak.

santa kurutzeko egitaraua-2

Santa Krutzsanta kurutz (71)

santa kurutz (132)santa kurutz (173)

santa kurutz (298)santa kurutz (185)

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »