Kezkak Kofradia Egunean egingo du dantza, hilaren 12an

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kezkak Kofradia Egunean egingo du dantza, hilaren 12an
ETA KITTO 2021, Ira 07

Domekan, hilaren 12an, Kofradia Eguna ospatzen denez, Kezka Dantza Taldeak dantzak eskainiko ditu Arraten. 12:30ean meza egingo da elizan eta, ondoren, 13:00-13:15 inguruan, dantzak hasiko dira zelaian. “Udalak ez zigun baimenik eman Arrate Egunean dantza egiteko, baina Kofradia Egunean bai”, esan digu Kezkako Oier Araolazak. “Oraindik gauza batzuk daude zehazteko: ez dakigu meza barruan dantza egin ahal izango dugun ala ez, prozesioa egingo den zelaian…), gehitzen du.

Egun berezia izango da Kezkarentzat, orain dela egun batzuk Abel Iriondo Elortza dantzari eta dantza-maisu elgoibartarrak laga baitzigun 54 urterekin. Arrateko dantzarien kofradiako kidea, 2006an egin zuen dantza lehen aldiz Kezkarekin eta harrezkero ia urtero izan da Arraten. Goian bego.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »