Koko-dantzak ikasi nahi dituztenentzat entsegu irekiak antolatu ditu Kezka dantza taldeak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Koko-dantzak ikasi nahi dituztenentzat entsegu irekiak antolatu ditu Kezka dantza taldeak
ETA KITTO 2023, ene 31

Kezka dantza taldearen eskutik koko-dantzak ospatuko dira otsailaren 11n, zapatuan. Urteroko martxan, goizetik hasiko dira, 08:30ean Errebalen, baserritarren postuetan eta, hango dantzak amaituta, baserrietako ibilbideari ekingo diote, aurten Mandiola eta Gorosta auzoetan. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik 21:00etara Eibarko kaleetan ibiliko dira eta, arratsaldeko kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat, ikastaro irekiak antolatu dituzte: otsailaren 6an (astelehena) eta 9an (eguena) izango dira dantzen entseguak, 19:30ean Errebal Plazan (egun horietan egingo da koko-jantzien banaketa ere).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »