"Koko-jantzi 5.0" kartelak iragarriko ditu aurtengo Aratosteak

"Koko-jantzi 5.0" kartelak iragarriko ditu aurtengo Aratosteak
2022/02/04 eta kitto!
Gaur goizean bildu da epai-mahaia aurtengo Aratosteetarako kartela aukeratzeko eta Iratxe Unanue, Leire Kareaga eta Marina Barrena epai-mahaikideek aho batez erabaki dute irabazlea: Bartzelonako Jaume Gubianas Escudé-ren "Koko-jantzi 5.0" izenburukoa.

Haurren artean, berriz, 11-14 urte bitartekoen mailan irabazlea Xabier Pérez Ibañez de Garayo (12 urte) izan da, "Fusioa" izeneko lanarekin. Eta 10 urte artekoen artean, Ianire Hijar Herrera saritu dute, "2022ko Aratosteak koloretxuak" lanarengatik.

Lehiaketara 58 kartel aurkeztu dituzte oraingoan, 19 helduen kategorian, 17 kartel 11-14 urte bitartekoen mailan eta txikienen mailan 22 kartel.

"Fusioa"
Xabier Pérez Ibañez de Garayo
12 urte

"2022ko Aratoste koloretxuak"
Ianire Hijar Herrera
10 urte