Kokomarru eta koko-dantzarien konpartsak herriko kaleak girotuko ditu gaur, 19:00etatik aurrera

2022/02/19 09:18
eta kitto!
Kezka dantza taldearen kokomarru eta koko-dantzariek kolore biziz jantzi dute gaurko goiz euritsua. Merkatu plazako baserritarren aurrean eguneko lehen agerraldia egin eta gero, autobusera igo eta baserrietarako bidea hartu dute, Gorosta eta Mandiola auzoetan koko-eskea hasteko. Goiz osoa baserririk baserri ibili eta gero, arratsaldean, 19:00etatik aurrera Eibarko erdialdeko kaleetan ibiliko dira, kalejiran.

Egitaraua:

08:30 Merkatu plazan
09:00 – 15:00 Koko-eskea Gorosta eta Mandiolako baserrietan.
Ibilbidea: Orbea, Eskaregi, Agirregainekoa, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa, Mandiolazpikoa eta Arlaban.
18:00 – 18:45 Kokomarruen elkartzea Errebal plazan koko-jantziak jartzeko.
19:00 – 21:00 Koko-dantzak Eibarko erdigunean:
Ibilbidea: Anbulategiko parkea, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria.

[foogallery id="116271"]