Gaur gauean, 23:59an itxiko da Udalak Aratoste Zapaturako antolatu duen kuadrillen arteko desfile-lehiaketarako izen-ematea. Kalejira zapatuan, otsailaren 18an egingo da, 12:30ean, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete elektronikoki (Udalaren webgunean dagoen FORMULARIO HAU beteta) ala presentzialki (PEGORAn) egin daiteke.
Lehiaketan bi kategoria egongo dira: helduak (erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean) eta haurrak (kideen 3/4 baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean). Eta maila bakoitzean bi kuadrilla mota bereiziko dituzte, parte-hartzaile kopuruaren arabera. Horrela, kuadrillak (gutxienez 10 partaide izan beharko dituzte) eta kuadrilla txikiak (lau eta bederatzi partaide artekoak) bereiztuko dituzte.
Bestalde, koko-jantzi edo mozorroen gaia librea izango da, baina taldekide guztien mozorroek gaiarekin erlazio zuzena izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak Udalaren webgunean kontsultatu daitezke. Hala ere, edozein zalantza izanez gero, Portaleko Kultura sailarekin kontaktuan ipinita argituko dute. Horretarako 943 708 435 telefonora deitu edo kultura@eibar.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.
Banatuko diren sariak hauek dira:
– Kuadrilla helduak
Lehen saria……………………..400 €
Bigarren saria……………………..200 €
Hirugarren saria…………………….100 €
– Kuadrilla haurrak
Lehen saria……………………..Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
Bigarren saria……………………..Afari-merienda bat
– Kuadrilla txikia helduak
Lehen saria……………………..200 €
Bigarren saria…………………….100 €
– Kuadrilla txikia haurrak
Lehen saria…………………….Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
Bigarren saria…………………….Afari-merienda bat
#aratosteak#eibarkoudala#kalejira#kuadrilla#lehiaketadesfile
Gaiarekin zerikusia duten albisteak