Kultura Saila lanean ari da San Juan jaietako programa prestatzen

Kultura Saila lanean ari da San Juan jaietako programa prestatzen
2022/04/26 eta kitto!
Jon Iraola Eibarko alkateak esan duenez, “Kultura Saila San Juan jaietarako egitaraua prestatzeko egiten ari den lanak agerian uzten du, seguru asko, oraingo osasun-egoerak aukera emango duela aurtengo sanjuanak pandemiaren aurreko normaltasun harekin ospatzeko,  jaiak egitea eragotzi duten urte biko murrizketen ondoren.”.

Hori dela eta, Udalak jaietako programazioa orrazten dihardu, eta dagoeneko hitzartuta daude musika-emanaldi nagusiak, bere garaian jakinarazi zen bezala. Ekainaren 17rako, En Tol Sarmiento (ETS) taldearen kontzertua izango da. Hurrengo egunean, ekainaren 18an, Tanxugeiras izango da Eibarren, Xabier Aburruzaga trikitilariarekin batera, Galiziako eta Euskadiko musika bateratuko dituen musika-emanaldi batean. Bestalde, atzo argitaratu zituen Udalak San Juan  jaiak iragarriko dituen kartelaren eta alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina lehiaketaren deialdiak.