Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 18) abiatuko dira Legarreko jaiak, Arrajolape elkarteak antolatutako egitarauari jarraituta. Jarraian, gaurko eta biharko prestatu dituzten ekitaldien zerrenda eta horietako bakoitza noiz egingo den irakur dezakezue:
Barixakua 18
19.30.- Txupinazoa eta kalejira, trikitilari eta buruhandiekin.
20.30.- Patata-tortilla txapelketa.
21.00.- Herri afaria auzoko umeentzat eta talogintza tailerra.
22.00.- “Magia apur bat” ikuskizuna. Ondoren, musika txosnan.
Zapatua 19
09.30.- Mendi ibilaldia, Legarretik irten eta Sosola baserriraino. Hamarretakoa hango produktuekin.
11.00.- Pelota partidak (umeak). Frontoian.
12.00.- Kalejira, trikitilari eta buruhandiekin, zaharren egoitzatik hasita.
12.15.- Pintxo-triki-poteoa, buruhandiekin (Piztu eta Legarre Gain elkarteak eta Parra taberna).
13.00.- Umeendako jolasak eta igel-toka txapelketa, txosnan.
14.30.- Auzo bazkaria.
16.00.- Dantzarako musika helduentzat.
17.00.- “Atrebentziazko ipuinak” umeendako ipuin-kontalari saioa.
18.30.- Txokolatea eta bizkotxoak umeentzat.
19.30.- Kalejira Xero Xiette taldearekin eta buruhandiekin.
20.00.- Erromeria Xero Xiette taldearen eskutik.
22.30.- Pam eta Osso taldeen kontzertua.