24 talde izan ziren azkenean Unben aurreko zapatuan jokoan izan zen foball-7ko torneo hori jokatzen. Eibarko kuadrilen arteko IPQ Eibar Hiria torneoa lehenengo aldiz antolatu da San Juan jaietako egitarauaren barruan eta arrakastatsua izan zen, bero sapari aurre egin behar izan bazioten ere. LKV taldeak irabazi zuen torneoa finaleko partiduan Urko Hamalau taldeari penaltietan nagusitu ondoren; partidua hiruna berdinduta amaitu zen.