Negulekuak egitasmoan parte hartzeko txandak gaurtik aurrera eska daitezke

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Negulekuak egitasmoan parte hartzeko txandak gaurtik aurrera eska daitezke
ETA KITTO 2020, Abe 17

Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune irekiak, Gabonetarako programaren barruan, Negulekuak programa ipiniko dute martxan haurrentzat, zapatu honetatik hasita. Lau gune ezberdinetan burutuko da: Astelena frontoian, San Andres eskolan, Portalean eta Jazinto Olabeko Ludotekan. Gune bakoitza haurren adin tarteen arabera sailkatu dute eta sarrera doan izango da EMGI-ren bonoarekin eta, bestela, 3 euro ordaindu beharko dira. Jende pilaketak saihesteko eta segurtasun eta higiene neurriak bete ahal izateko, derrigorrezkoa izango da aldez aurretiko hitzordua eskatzea. Azpimarratu dutenez, hitzordu barik ez diote inori sartzen lagako. Gune bakoitzean egongo den jarduera eskaintza, ordutegiak eta bestelako informazio guztia Udalaren web orrian kontsultatu daiteke. Hitzordua eskatzeko, berriz, KLIKATU HEMEN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »