Pandemiak baldintzatuta bada ere, aurten ere sanblasak bedeinkatzera eraman dituzte eibartar askok

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Pandemiak baldintzatuta bada ere, aurten ere sanblasak bedeinkatzera eraman dituzte eibartar askok
ETA KITTO 2021, Ots 03

Urteroko moduan, gaur ere eibartar askok eraman dituzte San Blas opilak elizara bedeinkatzera, baina pandemiak aurtengo jai egunaluzaroan gogoratzeko moduko irudiak laga dizkigu aurten: eliza barruan zein kanpoan, jende guztia maskararekin, pertsona batetik bestera gorde beharreko distantzia zainduta eta ospakizuna bera ere sekula baino laburragoa izan da oraingoan. San Andres elizan birritan, 11:00etan eta 12:00etan bedeinkatu dituzte sanblasak eta, gainera, bakoitzak eraman dituen opilak bedeinkatu ahala, jendea elizatik irtetzen joan da, pilaketak saihesteko. Gutxi batzuk baino ez dira animatu kanpoko irudiekin argazkia egitera, gainera. Eta lehen ospakizuna amaitu eta berehala, Xabier Zubizarreta parrokoa eta beste hiru laguntzaile jarleku guztiak banan banan garbitzen aritu dira, hurrengo ospakizunerako dena prest lagatzeko. Hala ere, eta oztopoak oztopo, aurten ere San Blas eguneko ohiturari jarraitu zaio herrian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »