Patinatzeko izotz pista zabalduko dute astelehenean Errebal Plazan

Patinatzeko izotz pista zabalduko dute astelehenean Errebal Plazan
2021/12/23 16:15
eta kitto!
Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak haurrentzat Gabonetarako prestatu duten programazioa biribiltzeko, izotz pista sintetikoa ipiniko dute Errebal Plazia eraikinean, patinatu nahi dutenek horretarako aukera izateko. Urtarrilaren 9ra arte egongo da martxan, egun eta ordutegi hauetan:

  • Abenduaren 2an eta urtarrilaren 1ean eta 6an, 17:30etik 21:00etara.

  • Abenduaren 28an, 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an, 5ean, 7an, 8an eta 9an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

  • Eta abenduaren 31n, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.


Pista erabiltzeko txartelak 3 euro balioko du (dohainik Eibarko dendetan banatzen dituzten bonoekin).