Patxin eta Potxin pailazoen antzezlana gaur Urkizuko parkean

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Patxin eta Potxin pailazoen antzezlana gaur Urkizuko parkean
ETA KITTO 2016, Eka 22

Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera,  Urkizuko parkean izango ditugu Patxin eta Potxin pailazoak.  Urtero lan berri bat prestatzen dute eta aurtengo “Herriko jaiak” izeneko ikuskizunean “hiritarren bizitzara moldatzen ari diren artistak dira Patxin eta Potxin. Suhiltzaileen, zerbitzarien eta abarren jardunak ezagutuko dituzte, ikuslegoaren laguntzaz“.

Dena dela, ez da izango gaur Urkizun umeendako egongo de ekitaldi bakarra. Izan ere, 17:00etatik 20:00etara papiroflexia eta “aurpegia margotu” tailerrak egongo dira bertan. Aurten txosnak Txaltxa Zelaian jarriko dituztenez, umeentzako barraka batzuk Urkizuko parkean jarri dituzte.  Eta horiekin batera haurrentzako ikuskizun ugari izango ditugu Eibarko behekaldean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »