Bihar San Blas eguna dela eta, Untzagako jubilatu etxeak sanblas opilen lehiaketa egingo du. Parte hartzera animatzen direnak etxean egindako opilekin lehiatuko dira eta, horretarako, jubiletxeko bulegora eraman beharko dituzte bihar goizean, 10:30etik 13:00era. Irabazlearentzako saria bi lagunentzako menu berezia, Kontent jatetxean izango da.