San Isidro ospatzeko egun osorako egitaraua prestatu dute gaurko Arraten

San Isidro ospatzeko egun osorako egitaraua prestatu dute gaurko Arraten
2019/05/15 eta kitto!
Gaur ospatuko dute Debabarreneko baserritarrek San Isidro, euren babeslearen eguna Arraten, goizetik hasiko den egitarauarekin. Goizeko 11:00etan meza egingo da, bertsolari eta trikitilariekin. Ondoren, prozesioa eta aurreskua eskainiko dute Kezka Dantza Taldekoek. Jarraian, txakolina, sagardoa, gazta eta aire librean hazitako basatxerri ezaugarria duten txerrikien dastaketa hasiko da eta, 12:30ean, San Isidroetako XVII. Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Tartekatuta, harrijasotzaileek saioa egingo dute. Hori amaituta, 14:30ean, Kantabria jatetxean bazkalduko dute. Bazkalostea bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute eta, amaitzeko, 17:30etik aurrera idi-demak jokatuko dira Arrateko probalekuan.