San Juan egunean sorbak bedeinkatuko dituzte Azitaingo elizan

San Juan egunean sorbak bedeinkatuko dituzte Azitaingo elizan
2020/06/22 eta kitto!
Urtero bezala, aurten ere San Juan egunean sorbak bedeinkatuko dituzte Azitaingo elizan, 11:00etan, horrela gure baserrietako ohiturari eutsita. Ego Ibarra batzordeak jasota duenez, “Eibarren, aspaldi, ospitaleko kaperara joaten ziren baserritarrak sorba bedeinkatzera, hantxe  baitago Untzagako ermita zaharraren San Juanen irudia. Gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira San Juan egunean. Elizara joan barik ere badago ohitura, bezperan, gauez, sorba kanpoan utzi eta ilargi amandreari begira jarrita, ihintzarekin bedeinkatzeko”.

Aurten bedeinkatutako sorbak lehortzen lagako dituzte, datorren urteko San Juan erretzeko. Ohitura da, gainera, sutara botatzeko orduan honako hau esatea:

San Juan, San Juan
Arrautza bi kolkuan
Beste bi altzuan
Lapurrak eta sorgiñak erre, erre!
Garixak eta artuak gorde, gorde!