San Juan jaien ospakizuna airean dagoela esan du alkateak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
San Juan jaien ospakizuna airean dagoela esan du alkateak
ETA KITTO 2020, Api 21

Miguel de los Toyos alkatea ez dago oso itxaropentsu San Juan jaien ospakizunari dagokionez. Alkatea Radio Eibar-Cadena Ser irrati katean egon da gaur goizean eta Covid-19ak eragin duen larrialdi egoeraren ondorioz Sanjuanen ospakizuna airean dagoela esan du. Udala hainbat egoera posible aztertzen dihardu, baina oraindik ez du erabaki jaiak bertan behera utzi edo ez. “Osasun- eta gobernu-erakundeen argibideen arabera hartuko ditugu neurriak”, De los Toyosen arabera.

Master-Baner-300x300

Sanjuanak ohiko moduan ospatzeko aukerarik ez balego, streaming edo sare sozialen bitartez ospatzeko aukera aztertzen dihardu Udalak, beste aukera batzuren artean. Dena dela, jaiak bertan behera uzteko erabakia gizarte osoak adostu behar duela uste du alkateak. “Ezin dena gertatu da herri bateko jaiak bertan behera uztea eta beste herri batean jaiak ospatzea”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »