San Juan jaietan helduen danborradan parte hartzeko lehen entsegua gaur izango da, 20:00etan

San Juan jaietan helduen danborradan parte hartzeko lehen entsegua gaur izango da, 20:00etan
2022/05/04 eta kitto!
Aurtengo San Juan jaietan egingo den umeen danborradan parte hartu nahi dutenentzat lehen entsegua aurreko astean, eguaztenean egin zuten, 19:00etan hasita. Sanjuanak ailegatu bitartean, astero egingo dira entseguak, Bittor Sarasketa kaleko 7. zenbakian (Beistegi eraikinean) Udalak duen lokalean. Nagusien danborradarako lehen entsegua, berriz, gaur egingo da, toki berean, baina arratsaldeko 20:00etan. Antolatzaileek nagusien danborradan parte hartu nahi dutenei lehen entsegura joateko deia egin nahi diete.