Gure herriko ohitura zaharrari jarraituta gaur ere sorbak bedeinkatu dituzte Azitaingo elizan. Tradizioaren arabera, San Juan egunean bedeinkatutako sorbak urte osoan gordetzen dira, datorren urteko San Juan erretzeko. Antzina, San Juan egunean Arratera joaten ziren baserritarrak sorba bedeinkatzera, gero Ospitaleko kaperara eta gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira sorbak, gaurko egunez egiten den mezan.