Sanjuanak musikarekin agurtuko ditugu

Sanjuanak musikarekin agurtuko ditugu
2022/06/25 eta kitto!
Gaur, zapatua izanik, jai giroak bizi-bizirik jarraituko du. Musika arratsaldean hasiko da, 18:00etan, Africa Baj Yay taldearen eskutik. Afrikar jatorriko taldeak herriko kaleak girotuko dira bere erroetako doinuak eskainiz.

Afrikatik Latinoamerikara joko dugu 19:30ean. Izan ere, Trio Medianochek kontzertua eskainiko du Untzagan Americanus habanera laukotearen eta Sergio Sanabriaren laguntzarekin.

Jaiak dantzan amaitzeko, Cuarta Calle orkestrak berbena eskainiko du Untzagan, 23:30etik 02:30era. Asturiasko taldea 2011n sortu zen eta publikoa gozaraztea du helburu.

Zaizoi tabernan, bestetik, Mise En Abyme eta Zapatu Beltza taldeek joko dute 19:00etan. Txosnagunean, azkenik, presoen aldeko bazkariaren ondoren, 17:00ak inguruan, Zumarragako Alarma Morea hirukoteak bazkalostea girotuko du bere musika alaiarekin, gitarra akustikoaren laguntzaz runba doinuak ekarriko baititu. Iluntzean, ostera, Sofokaos eta Sakabidean talde nafarrek bestelako musika eskainiko dute. Antsoaingo Sofokaos taldeak punk rocka egiten du eta Iruñerriko Skabideanek, bere izenak dioen bezala, ska dantzatzen jarriko du Txaltxa Zelaia. Eta jaietako musikarekin amaitzeko, 25 gaueko festa aprobetxatuta, 08:00etan karropoteoa egingo da Miren Gisasolak girotuta.