Sanjuanetako kartel-lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Sanjuanetako kartel-lehiaketan izena emateko epea zabalik dago
ETA KITTO 2023, Api 24

Bi hilabete besterik ez dira geratzen San Juan jaietarako eta Udaleko Kultura Batzordean Sanjuanetako kartel-lehiaketan izena emateko epea zabaldu du gaur. Maiatzaren 12ra arte egongo da kartelak bidaltzeko aukera eta maiatzaren 19an emango dute irabazlearen izena.

Sariei dagokionez, 15 urtetik gorakoen saileko irabazleak 1.000 euro jasoko ditu; eta bestetik, 11 eta 14 urte arteko eta 10 urtez azpiko irabazleek sari bereziak jasoko dituzte, baina dirurik ez.

Lehiaketan izena emateko bideak eta oinarriak hobeto jakiteko, esteka honetan aurkitu daitezke argibideak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »