Sanpedroak ospatuko dira gaurtik zapatura arte

Sanpedroak ospatuko dira gaurtik zapatura arte
2019/06/27 08:40
eta kitto!
Sanjuanetan hartutako abiada aprobetxatuta egitarau zabala prestatu dute Sanpedroetarako. Gainera, asteburuarekin egiten dute bat eta ohi bezala ekintza gehienak Urkizu aldean egingo badira ere, erdialdean ere egongo da festaz gozatzeko aukera.

Gaur umeak izango dira protagonista Karmen kaleko parkean egingo diren ekintzetan. Izan ere, 16:30ean umeentzako txokolate-jana egingo da, 17:00etan umeentzako jokoak eta 19:00etan Marques de Saka eta bere abereak egongo dira.

Bihar, barixakuan, goizetik gauerako egitaraua egongo da. Hasteko, klasiko bat: toka eta igel-toka txapelketa 12:00etan. Arratsaldeko 18:00etan Trio Medianocheren emanaldia egingo da, 19:00etan Ernesto Barrutiak zuzentzen duen La Novena antzerki taldekoek ikuskizuna eskainiko dute eta 19:45ean Beheko Tokiko dantza taldeak saioa eskainiko du. Gau partean jarraituko du egitarauak 20:15ean Kaleetan Kantuz taldeak Karmen kalean eskainiko duen emanaldiarekin. Saioa amaitzean, 21:00etan, Kaleetan Kantuzekoei ongietorria eta piskolabisa egingo zaie Beheko Tokian eta, indarrak hartu ondoren, 21:30ean, dantzaldia egongo da Tukan taldearekin eta Kaleetan Kantuz dantza taldearekin.

Etziko izango da Sanpedroetako azken eguna. 12:00etan meza egongo da Gospel Bilbao taldearekin Karmengo Amaren elizan eta 13:20ean Karmen kalean toka eta igel-toka txapelketen sari banaketa eta piskolabisa egingo da. Jaiei amaiera emateko, Sostoa abesbatzak kontzertua eskainiko du 20:00etan Karmengo elizan.