Sexu Bizi-Gune Morea sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gune mugikorra da eta Untzaga Plazan egongo da kokatua San Juan jaietan
Zerbitzua, ondorengo ordutegian egongo da martxan:
– Ekainak 22 (barixakua), gaueko 10:00etatik 01:00etara.
– Ekainak 23 (zapatua), gaueko 12:00etatik 03:00etara.
– Ekainak 24 (domeka), gaueko 12:00etatik 03:00etara.
Zergatik gerturatu gunera?
-Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak)
-Kondoiak behar badituzu.
-Aholkularitza profesionala behar ba duzu.
-Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
-Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.