Skate erakustaldia eta kaleko dantzak antolatu dituzte biharko

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Skate erakustaldia eta kaleko dantzak antolatu dituzte biharko
ETA KITTO 2022, Eka 10

Sanjuanak ate joka ditugu eta, girotzen joateko, zapatu honetarako hainbat jarduera berezi antolatu ditu Udaleko Kultura sailak, herriko elkarte eta eragile batzuekin batera. Horrela, bihar 10:30etik 14:30era II. Skate erakustaldia egingo da Untzagan, Hop skate denda eta Ipar akademiaren parte-hartzearekin. Eguerdian, berriz, “Urban Dance” izeneko ekitaldiak beteko ditu erdialdeko kaleak (Julian Etxeberria, Zuloagatarren, Eibarko Bizikleta Plaza, Untzaga, Ego-Gain, Toribio Etxebarria). Eta arratsaldean, 16:00etatik 21:00etara Eibarko VII. Break Dance eta New Style Txapelketak hartuko ditu Txaltxa Zelaiko auditorioak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »