Sorbak bedeinkatuko dituzte San Juan egunean Azitainen

Sorbak bedeinkatuko dituzte San Juan egunean Azitainen
2022/06/20 11:03
eta kitto!
Urtero bezala, aurten ere gure herriko ohiturei jarraituko diote Azitaingo elizan. San Juan sorbak bedeinkatzeko meza berezia ospatuko dute Azitaingo elizan goizeko 10:30etik aurrera, justu San Juan egunean. Eibarko baserrietan oraindik ere eusten diote San Juan sorba egiteko ohiturari, eta baita lizar adarrekin egindako gurutzeak ateetan eta soroetan jartzekoari. Tradizioaren arabera, San Juan egunean bedeinkatutako sorbak urte osoan gordetzen dira, datorren urteko Sanjuanetan erretzeko. Antzina, San Juan egunean Arratera joaten ziren baserritarrak sorba bedeinkatzera, gero Ospitaleko kaperara eta gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira sorbak.