Tanxugeiras eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertua egongo da Sanjuanetan

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Tanxugeiras eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertua egongo da Sanjuanetan
ETA KITTO 2022, Mar 08

Udalak San Juan jaiak prestatzen dihardu eta gaur eman du jakitera jaietan joko duten lehen musika taldeen izenak: En Tol Sarmiento (ekainaren 17an), eta Tanxugeiras eta Xabier Aburruzaga (ekainaren 18an).

En Tol Sarmiento, edo ETS, ska-rock, reggae eta punk-rock musika egiten duen talde arabarra da. Taldeak 2008an hasi zuen bere bidea eta 2017an Ametsetan diskoarekin lortu zuen arrakasta.

 

Tanxugeiras talde galiziarrak, ostera, sona handia izan du azken hilabetoetan, Eurovision jaialdirako txartela lortzeko Benidorm Fest-en parte hartu ondoren. Galiziarrek publikoaren babes osoa jaso zuten, baina azkenean ez zituzten Eurovisionerako hautatu.

Galiziako hirukoteak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, eta 2018an kaleratu zuten diskoaz geroztik demaseko arrakasta lortu du.

 

Tanxugeirasekin batera Xabi Aburruzaga trikitilariak joko du. Portugaleteko musikagilea Bizkaiko trikitiaren bultzatzaile nagusienetakoa da eta hainbat disko kaleratu ditu 2000. urteaz geroztik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »