Trapu Zaharra antzerki taldeak ez dio Sanjuanetako zitari hutsik egingo

Trapu Zaharra antzerki taldeak ez dio Sanjuanetako zitari hutsik egingo
2022/06/25 eta kitto!
Sanjuanetan gurean izan ohi dugun Trapu Zaharra konpainiak itxiko du jaietako kale antzerkiaren agenda. ‘Por hacer un favor’ ikuskizuna eskainiko dute gaur, 19:00etan, erdialdean, beti bezala umorea ekarriz. Bertan izu-atakea izan duen politikari baten istorioa kontatuko digute. “Hauteskundeak irabazteko faboritoa da, baina kanpainaurrean izu-atakea izaten du eta desagertu egiten da. Beraz, publikoaren laguntza beharko dugu arazoa konpontzeko”, diote konpainiatik.