San Juan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du ekainaren 16, 17, 23 eta 24an. Beraz, 16tik 17rako eta 23tik 24rako gauetan, ordu erdiro egongo dira trenak Ermua – Eibar tartean (bi noranzkoetan). Bi larunbatetako gauetan -ekainaren 17tik 18ra eta 24tik 25era- 30 minutuko maiztasuna mantenduko da Ermua-Eibar tartean eta, gainera, orduro zerbitzua eskainiko da Ermua eta Deba artean.
Informazio gehiago behar izanez gero, ordutegiak Euskotrenen web orrian eta app-ean aurkitu daitzke, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefono-zenbakira deitu eta eskura dute Twitterreko @euskotren kontua ere.