Txirrindularien Elkartea, Eibartarrak FT eta Mª Asun Nogués damaskinatzailea omenduko ditu Udalak bihar

Txirrindularien Elkartea, Eibartarrak FT eta Mª Asun Nogués damaskinatzailea omenduko ditu Udalak bihar
2021/06/22 eta kitto!
Eibarko Udalak hiriko hainbat pertsona, elkarte edota talde omentzen ditu urtero San Juan jaietan eta aurten ere hala egingo duela eman du aditzera gaur bertan. Azaldu dutenez,  "jaiak ospatuko ez badira ere, egingo diren ekitaldi esanguratsuenetan hainbat talde omenduko dira".  Hain zuzen ere, bihar 13:00ean Lizarrako dultzaineroei harrera egiteko ekitaldia aukeratu dute aurtengo omenduei aitortza egiteko. Ekitaldia Coliseo antzokian izango da, 13:00ean eta Lizarrako dultzaineroen harreraren baitan omenduko dituztenak hauek dira:
-          Eibarko Txirrindularien Elkartea, aurten Valentziaga Oroitzarrearen 50. edizioa egiteagatik.
-          Eibartarrak FT, aurten betetzen dituen 30 urteengatik.
-          María Asun Nogués, damaskinatzailea, 50 urtetik gora horretan aritzeagatik.