Umeentzat Gabonetako bola erraldoia ipiniko dute bihar Urkizun, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez

Umeentzat Gabonetako bola erraldoia ipiniko dute bihar Urkizun, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez
2020/12/23 eta kitto!
Iazko moduan, aurten ere Gabonetako bola erraldoia ipiniko dute herriko toki ezberdinetan, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez. Bola erraldoia gardena da eta barruan musika eta argiak dauzka, haurrak bertan sartu eta argazkia egin dezaten. Bihar Urkizuko parkean egongo da, hilaren 26an Toribio Etxebarria kalean eta 31n Untzagan eta ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.