Urkiko jaiekin hasi eta domekara bitartean, asteburuko agenda bete-betea dator

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urkiko jaiekin hasi eta domekara bitartean, asteburuko agenda bete-betea dator
ETA KITTO 2019, Eka 07

Asteburu honetan nahi beste ekitalditan parte hartzeko aukera izango dugu herrian bertan, adin eta gusto guztiak asetzeko moduko jarduerak antolatu dituzte-eta. Urki auzoko jaiak asteburu osoan ospatuko dira,  baina hortik kanpora ere antzerkia, musika, poesia, zinea, dantza, mendi-martxa, erakustaldiak, Peña Txinberaren 20. urteurrena,  Ramadan amaierako ospakizun jaialdia… badago non aukeratu! ASTEBURUKO AGENDA OSOA JARRAIAN DAUKAZUE:

BARIXAKUA 7

  • Urkiko Jaiak

19:00: Jaien hasiera. Arrateko Andra Mari herri ikastetxean. 19:30: II. Futbolin txapelketa. Vila tabernan. 19:30: Kalejira, Ustekabe txarangarekin. 19:30: Herri jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean. 19:30: Nagusiei omenaldia, Cepa tabernaren parean. 20:00: Herri-txikiteoa, Ustekabe txarangarekin. 23:30: Erromeria, Ekhy taldearekin. Polonia Etxeberria kalean.

  • Antzerkia

19:00: “Novios” antzezlana, Juanma Cano eta Maite Lorenzorekin. Antxon gozotegian.

  • Zine-foruma

19:00: “La chica danesa” (Tom Hooper), Pagatxa emakume elkartearen eskutik. Dinamizatzailea: Izaskun Rodriguez Elkoro. Jarduera doakoa eta irekia. Portalean (areto nagusian).

  • Bilera

19:00: Sanjuanak prestatzeko bilera irekia, Jaixak Herrixak Herrixandakok deituta. Txaltxa Zelaian (eguraldi txarra eginez gero, Arrate Kultur Elkartean, 1. pisuan).

  • Dantza

20:00: “Birakatube”, ikasturte amaierako dantza emanaldia, Biraka Dantzaren eskutik. 3 euro. Coliseoan.

ZAPATUA 8

  • Eibarko Itzulia

07:00/17:00: 21. Eibarko mendi itzulia, Klub Deportiboaren eskutik. Irteera Toribio Etxebarria kaletik.

  • Kirola Euskaraz Bizi

09:00: Kirola Euskaraz Bizi olinpiada txikiak. Iturburun.

  • Rollerski erakusketa

11:00/13:00: Rollerski erakusketa. Eibarko Bizikleta Plazan.

roller eski

  • Txartelen salmenta

11:00/14:30 eta 17:30/19:00: Sanjuanetako herri-bazkarirako txartelen salmenta eta lanerako txandak banatzea. Gaztetxean.

  • Urkiko Jaiak

11:00: VIII. Txiki-Krosa, Urki-Kurutzekuan (parkean). 11:30: Kalejira, auzoko kaleetan zehar, trikitilari eskolaren eskutik. 12:30: Salda eta txorizo banaketa. Vila eta Cepa tabernen parean. 12:30/14:00: Herri kirolak, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariaren eskutik. Polonia Etxeberria kalean. 16:30/18:30: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean. 17:00: VI. Esku Pilota Txapelketa, Maialen frontoian. Eibarko Esku Pilotaren eskutik. 17:00: XVI. Igel-toka txapelketa. Rioja tabernaren parean. 19:00: Cava eta otarrainxka jaia, Sanbalu taldeak girotuta. Cepa, Nuevo, Rioja, Bodega eta Vila tabernen laguntzarekin. 23:30: Kontzertua: Tributo AC/DC BS/RS Bon Scott Revival Show+DJ San. Polonia Etxeberria kalean.

  • Gipuzkoa Zurigorria/Peña Txinberaren 20. Urteurrena

11:00: Txupinazoa eta hamaiketakoa Peña Txinberaren lokalean. 12:00: Umeentzako puzgarriak Untzagan (gradetan). 12:30 / 14:00: Trikipoteoa Eibarko kaleetan zehar, Eibarko Trikitilari Gazteekin. 14:15: Argazki ofiziala Untzagako gradetan. 14:30: Bazkaria Untzagako karpan. 16:00: Sari banaketa. 16:30: Herri-kirolen erakustaldi mistoa. 18:00: Txarangapoteoa Eibarko kaleetan zehar Ustekabe Fanfarrearekin. 19:30: Pintxoak Txinberako guztientzat Slow kafetegian. 20:00: Los Chimberos taldearen kontzertua. 22:00: Eirband taldearen kontzertua. 00:00: Mugi Panderoa taldearen kontzertua.

Maquetaci—n 1

  • Atzegi

14:00: Atzegiko familien topaketa eta bazkaria. Untzagan.

  • Pailazoak

17:30: “Detektibeak”, Monda eta Lironda pailazoen eskutik, doan. El Corte Inglesean (ekitaldi aretoan).

  • Poesia

20:00: VII. Poesia eta Musika Gaua. Itzamna Poesia tailerrak antolatuta. Ibarkurutzeko iturrian.

DOMEKA 9

  • Txori kantariak

09:00/14:30: Eibarko Hiria txori kantarien XX. txapelketa, JJJ Memoriala. Arraten (euria egingo balu, Altzubarreneko frontoian).

txori kantariak

  • Krosa

11:00: Amaña herri ikastetxearen Krosaren XXXVI. Urtemuga. Izen-ematea egunean bertan, 10:00etatik 11:00etara. Amañan.

  • Urkiko Jaiak

09:30: XI. Galdaramiño igoera eta Atzegi mendi martxa (10:00etan). 11:00: Os Galaicos, As Burgas Galiziako Etxeko gaitajoleen kalejira. 12:30: XXI. Paella Lehiaketa. 12:45: Eibarko Cielito Musika Bandaren kontzertua. 13:00: Hildakoen omenezko meza, San Jose Obrero elizan. 14:30: Paella lehiaketaren erabakia. 16:45: Euskalzumba Xaiborren eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxean. 18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari ikastetxean. 19:00: Sari banaketa. Polonia Etxeberria kalean. 19:30: Musika festa, Maran taldearen eskutik. Polonia Etxeberria kalean. 20:30: Jaien amaiera.

  • Jaialdia

12:00: Eid fitr jaia. Ongietorria. 12:30: Dastatze popularra. 13:00-14:00: Informazio gunea. Umeentzako puxika tailerra. 13:00-15:00: Henna tailerra. 14:00-15:30: Musika taldea (Dakka Marrakchia). Eibarko Gazte Safa eta Toyor Al Jannah elkarteen eskutik. Untzagan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »