San Andres egunean montatu zuten txosnan zozketa egin ondoren, Urbat Waterpolo klubekoen otarra 1.626 zenbakiari egokitu zitzaion. Eta irabazleak sari hori jaso ere egin du dagoeneko, argazkian ikusi dezakezuenez. Urbat-etik eskerrak eman nahi dizkiete otarraren boletuak erosi eta parte hartu duten guztiei.