Zapatuan Amorebieta-Etxanon ospatu zen Txistu Egunean egon ziren Usartza taldekoak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan Amorebieta-Etxanon ospatu zen Txistu Egunean egon ziren Usartza taldekoak
ETA KITTO 2021, Ira 27

Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldeak antolatuta zapatuan ospatu zen Txistu Egunean egon ziren Usartza Txistulari Taldekoak, aurten hogeigarren edizioa bete duen hitzorduan parte hartzen. Eibartarrekin batera, beste bost talde aritu ziren kalejiran, lehenengo talde bakoitza bere aldetik eta, ondoren, denak elkarrekin: Itxaropena Txistulari Taldea (Lekeitio), Kankinkabara Txistulari Taldea (Bermeo), Goiz Deia Txistulari taldea (Lepazpi), Jaizale Txistulari Taldea (Durango) eta Udazken Txistulari Taldea (Amorebieta-Etxano). Argazkian, parte hartu zuten txistulari guztiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »