Zapatuan Herrixak Herrixandako Eguna ospatzera gonbidatu dituzte eibartar guztiak

Zapatuan Herrixak Herrixandako Eguna ospatzera gonbidatu dituzte eibartar guztiak
2020/04/02 eta kitto!
Konfinamendu egoera honetan bere ekarpena egin nahi dute Jaixak Herrixak Herrixandako taldekoek eta, horretarako, eibartar guztientzat gonbidapen bereziarekin datozkigu: “Erronka bat jarri diogu gure buruari: elkar zaintzan oinarrituta, aisialdirako proposamen bat egitea”. Eta, horren harira, ‘Herrixak Herrixandako Eguna’ antolatu dute zapaturako, egun osorako egitarauarekin: 13:00ean brindis musikatuarekin hasi eta, afaltzeko ordua ailegatu arte, era guztietako ekitaldiak egingo dira.



 

Antolatzaileek “leihotik, balkoitik eta sare sozialetatik” parte hartzera animatu nahi dituzte eibartar guztiak: “Leiho eta balkoietara irten eta, auzokideekin batera, abestu, dantzatu eta berba egitera deitu nahi ditugu eibartar guztiak”. Horrekin batera, sormenerako dauden espresio ezberdinekin etxe barruan gozatzeko gonbidapena egin dute. Euren berbetan, “bakoitza bere etxetik, baina denok elkarrekin. Egoera honi herri gisa erantzun behar diogulako”.

Gerritek copia