Iazko etenaldiaren ondoren berriz ere izan da …eta kitto! Euskara Elkartearen Euskeraz primeran! ekimena udako merkealdien azokan. Hurbildu zirenek, oka-jokoan parte hartu eta gero, euskararen erabilera areagotzeko hainbat konpromiso hartu zituzten, eta, horrekin batera, 150 euroko erosketa-txartelaren zozketan hartu zuten parte. Jose Luis Azpillagak eraman du Eibar Merkatalgune Irekiak ematen duen bonua, eta datozen egunotan Factoring-ean parte hartu duten dendetan gastatzeko aukera izango du. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!