Juan Antonio Palaciosen "Harria" argazki erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen

Juan Antonio Palaciosen "Harria" argazki erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen
2019/01/14 18:13
eta kitto!
Bihartik aurrera Juan Antonio Palacios eibartarraren “Harria” erakusketa Zarautzen, Photomuseum Argazki&Zinema Museoan ikusgai izango da. Goizeko 10:00etan inauguratuko dute erakusketa eta otsailaren 10era arte egongo da ikustera joateko aukera, martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrerak 6 euro balio du (murriztuak 3 euro) eta eguazten eta barixakuetan museoaren sarrera doakoa izango da. Horrekin batera, otsailaren 1ean, 18:00etan erakusketari buruzko hitzaldia eta aurkezpena egingo ditu Juan Antonio Palaciosek.