Juan Luis Tueros eibartarrak irabazi du 2018ko Golf P&P Gipuzkoako senior txapelketa
                    2018/10/15
                    15:48
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Juan Luis Tueros eibartarra txapeldun izan zen atzo Oñatin jokatu zen 2018ko Golf P&P Gipuzkoako senior txapelketan. Laugarrenez egin den txapelketa Gipuzkoako Golf Federazioak antolatu zuen eta Oñatiko Irelore Golf Eskolaren zelaian jokatu zen.
              