Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da

Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da
2016/11/18 22:59
eta kitto!
Atzo hil zen Juan Mari Narbaiza bertsolari eibartarra. 1949an jaioa, Arrateko baserri-eskolan (eskola nazionalean) egin zituen oinarrizko ikasketak. Hainbat lanetan jardun zuen: armagintzan, tailer mekanikoan, eraikuntzan eta bere tabernan. Bere kabuz bertso zaharrak ikasita eta irratia entzunda bertsozaletu zen eta, ondoren, lagunek bultzatu zuten plazara. 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen. Xenpelar saria (1971) irabazi zuen, eta txapelketa askotan parte hartu zuen. Bestela ere, ohikoa zen bertsotan entzutea Eibarko jai nagusien inguruan antolatutako saioetan. Azken agurra gaur emango zaio, 19:00etan San Andres elizan.