Nagusien birak Eibarko Udaleraino ekarri ditu jubilatuen eskaerak

Nagusien birak Eibarko Udaleraino ekarri ditu jubilatuen eskaerak
2018/10/01 14:17
eta kitto!
Gaur (urriak 1) Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da eta, horren harira, AGIJUPENS Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak bere eskaerak Eibarko Udaleraino ekarri ditu, egunotan hainbat herritan egiten ari diren Nagusien Bira gaur goizean gurera ailegatu dela aprobetxatuta.

https://youtu.be/PJu5pIKcDW0

 

IMG_1321IMG_1353



jubilatu

Elgoibartik etorri direnei Azitainen harrera egin eta, jarraian, Untzagaraino joan dira jubilatuak, astelehenero egiten duten bezala gaur ere udaletxe parean elkarretaratzeko. Baina gaurko kontzentrazioa berezia izan da, Eibarko Udalean aurkeztu duten adierazpena irakurri duten bitartean, Miguel de los Toyos alkatea plazan egon baita jubilatu eta pentsiodunen eskaerak bertatik bertara entzuten. Pentsio duinak bermatzeko sistema publikoa eskatzeaz gain, hauek dira zuzenean Udalari egindako eskaerak:

- Erretirodunen zentru edo guneekiko harreman instituzional hobea bultzatzea.

- Zentru edo gune horien jasangarritasun ekonomikoa bermatzea.

- Pentsio duin eta zuzenago baten aldeko euren eskabidea babestea.

- Era guztietako hesiak ezabatzea eta etxebizitza-eraikuntza eta pertsona guztien hiri-espazioa ahalbideratzea.

- Udalak "Euskadi Lagunkoia" proiektuarekin egin dezala.

- Herri mailako Pertsona Nagusien Kontseiluak bultzatzea.

- Bizitza guztirako izan behar duen heziketa aktiboa bultzatzea.

- Domotikaren aldeko apustua egitea bai jubilatuen elkarteetan baita nagusien etxebizitzetan ere.

- Gogoz kontrako bakardade eta isolamentuarekin amaitzea.