Karlos Linazasororekin hasiko dute ikasturtea Harixa Emoten irakurle taldekoek

Karlos Linazasororekin hasiko dute ikasturtea Harixa Emoten irakurle taldekoek
2018/09/24 16:40
eta kitto!
Biharko saioarekin hasiko du ikasturtea “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurle taldeak. Betiko martxan, kurtso honetan ere gonbidatutako idazleek hartuko dute parte Juan San Martin Udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak hilean behin antolatzen dituzten saioetan eta biharkoan Karlos Linazasoro izango da, “6012” nobelari buruz berba egiteko. Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa eta irakurleek liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute. Gainera, antolatzaileek taldekoak ez direnenei ere zabaldu nahi diete parte hartzeko gonbidapena. Saioa Portalean izango da, 19:00etan hasita.