Karmelita Samariarrek moja-etxea zabalduko dute Krabelinen
2018/09/06
13:44
eta kitto!
Uda honetan Arrate inguruan ibili direnek gurean orain arte ezohikoa izan den irudia aurkitu dute parean: Krabelinetik santutegira bitarteko bidean atzera eta aurrera dabilen moja taldea, abitu eta guzti. Egunak joan egunak etorri, mojek hor jarraitzen dutela ikusita, jendearen jakinmina gero eta handiagoa da eta askoren ahotan errepikatzen den galdera hauxe da: “Zeintzuk dira moja horiek? Zer ari dira egiten Arraten?”. Horrelakoentzat erantzun bila, zuzenean eurengana jo dugu eta oso gustora azaldu digute zeintzuk diren eta zergatik etorri diren Arratera.
Egunotan bederatzi mojako taldea dabil azken urteak itxita egon den Krabelin garbitzen eta txukuntzen. Olga Maria del Redentor ama nagusiak azaldu digunez, mojak Jesusen Bihotzaren Karmelita Samariarrak dira, Elizaren baitan ofizialki 2012. urtean sortutako erlijio-orden gazteko kideak. Ordena ez ezik, mojak ere oso gazteak direla begibistakoa da: batazbesteko adina 34 urte ingurukoa da.
Uztailaren 4az geroztik daude mojak Arraten, euren etxe berria izango dena txukundu eta prestatzen. Krabelinekoa Karmelita Samariarrek zabaltzen duten hirugarren moja-etxea izango da. Lehen etxea Valladoliden, Valdediosen sortu zuten eta, urte gutxiko tartean eurekin bat egitera animatzen ziren mojak gero eta gehiago zirela ikusita, bigarren moja-etxea zabaldu zuten Asturiasen, Oviedon.
Eta bigarren etxe hori ere txiki geratzen ari zela ikusita, hirugarren bat zabaltzeko ideiari bueltak ematen hasi ziren: “Kontuan izan behar da guk ezin dugula etxerik erosi, horretarako dirurik ez daukagulako. Beraz, aukera bakarra norbaitek lagatzea da. Nora edo norengana jo genezakeen pentsatzen hasi ginela, gutariko batzuk urtero martxoan Javierrera egiten den peregrinaziora joan ziren eta, han zeudela, Munilla gotzainarekin bat egin zuten eta, berbetan hasi zirela aprobetxatuta, gure asmoen berri eman zioten eta, erdi txantxetan erdi serio, guretzako moduko etxeren bat ez ote zuen galdetu zioten. Hori domeka batean gertatu zen eta astelehenean Munillaren idazkariaren deia jaso nuen, beharbada guretzako moduko tokiren bat bazutela eta horri buruz berba egiteko hitzordua egin genuen. Pentsa gure harridura eta poza! Munillarekin bildu eta Arraten urteetan erabili barik zegoen etxe honen berri eman zigun. Kasualitatea, nik Arrate ezagutzen nuen, urte asko kanpoan eman ditudan arren berez Bilbo aldekoa naizelako eta, ikastetxearekin batera egiten genituen txangoetan, behin baino gehiagotan Arratera etortzen ginela ondo goratzen nuen. Eta horrela, ia pentsatzeko astirik hartu barik, hona etortzeko martxan ipini ginen eta hemen gaude, ahal dugun moduan Krabelin txukuntzen eta, bien bitartean, modu probisionalean santutegian dagoen abadearen etxean bizitzen”.
Krabelin konpontzeko egin beharreko lana ez da txikia gero. Jatetxea eta hotela itxi zituztenetik, etxe barruan lapurrak eta okupak ibili dira eta, beraz, ailegatu berritan barrura lehenengoz sartu zirenean aurkitu zutena “edozein ikaratzeko modukoa” izan zela dio. Baina horrek ez zien ilusiorik edo lanerako gogorik kendu, ez horixe: “Uztailean igeltseroak beharrean ibili dira, baina oporrak hartu dituzte eta jaiak igaro arte ez dira berriz lanera etorriko. Horregatik, bien bitartean, guk ahal duguna egiten jarraitzen dugu”.
Arratera ez dira esku hutsik ailegatu: Agustin izeneko Valdedioseko arotzak gurutze eta oholtxoak egin dizkie eta etxe berrirako koltxoiak, burukoak, edredoiak, ontziak eta beste hamaika gauza ekarri dituzte. Horren guztiaren berri mojek ematen dute. Izan ere, gaztetasunari lotuta bestelako berezitasunik badute: edozein gaztek egingo lukeen moduan, internet eta sare sozialak erabiltzen dituzte euren jarduera eta bizitzaren berri munduari emateko. Facebook, Twitter, Instagram… Internetek eskaintzen dituen aukerak ondo baino hobeto aprobetxatzen dituzte eta, klausurako mojak izan arren, lehengo komentuen inguruko irudiarekin zerikusirik ez dute. Eta agian horretan datza euren arrakasta. Izan ere, azken urteetan Elizaren arazo larrienetakoa bokazio falta denean, Karmelita Samariarren ordena etenbarik handitzen jarraitzen du eta, gainera, gerturatzen zaizkien moja berriak gazteak eta oso profil anitzekoak dira: heavy metal talde bateko abeslaria, ingeniari modura beharrean ibilitakoa, boxeolari-ohia, feminista…
Arrateko taldearen arduradunarentzat gazteak eurengana gerturatzea ez da horren harrigarria: “Gaur egungo gizartean baloreen inguruko krisia dago eta horrek hutsune handia eragiten dio jende askori. Horregatik, hutsune hori betetzeko bidea emanez gero, benetan zentzua duen bizitza-proiektua garatzeko aukera, zoriontsu izateko ateak zabalduz gero… askok horren premian daude eta, horregatik, pozarren datozkigu”.
Arrateko Amaren jaiak gainean ditugula, ilusio handiarekin ospatzeko irrikitan daudela esan digute eta, honezkero, Arrateko Amaren kantua ikasi eta kantatzeko entsaiatzen ibili dira: “Gure diru-iturri nagusia egiten ditugun gauzen salmentatik lortzen dugu. Gailetak, mermeladak, pateak, bitxiak, larruzko gauzak… horrelakoak egiten ditugu, jendeari saltzeko. Arrateko jaietan jende asko etortzen dela esan digute eta, hori aprobetxatuta, hor egongo gara gure gauzak saltzeko prest”.
Arrateko Amaren jaiak amaitu eta hurrengo asteburuan egingo diete harrera modu ofizialean, irailaren 16an 12:00etan ospatuko duten meza berezian. Donostiako Elizbarrutiaren izenean ongietorria emateko, besteak beste, Munilla gotzaina etorriko dela aurreratu digute, “baina herritar guztiak animatu nahi ditugu gurekin bat egitera”.