Kim Lenz Band-ek joko du domekan Portalea musika-klubean

Kim Lenz Band-ek joko du domekan Portalea musika-klubean
2019/10/11 11:22
eta kitto!
Etzi, 19:30ean hasita, Portalea musika-klubeko urriaren kontzertuarekin izango dugu hitzordua. Oraingoan Kim Lenz Los Angeleseko musikagile, abeslari eta gitarra jotzaileak bisitatuko gaitu, adituek diotenez: “XX. mendeko rockabillyak XXI. mendeko emakumearekin egin du topo”. Kritika beroak jaso ditu Lenzek Estatu Batuetan eta Europan egindako biretan eta, Rolling Stone aldizkarian esan dutenez, “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenzen antzera abestuko luke”. Berak konposatu eta ekoitzi du ia bere errepertorio osoa eta argitarau berri duen Slowly Speeding bere bosgarren albumak blusera countryra ere hurbiltzen gaitu. Jaguars taldearekin egin du azken bira eta bere azken diskoak Roy Orbisonen eta Chris Isaaken eragina du, bai eta David Lynchen giroena ere, “zorioneko heldutasunarekin”.  Betiko moduan, sarrera 10 eurotan dago salgai, Coliseoaren Laguna izanda 3 euro merkeago.

https://youtu.be/nqXz7Gr8r0k