‘Gure planeta, gure osasuna’ erronkan parte hartzen ari diren 326 lagunek 5.658 kilometro egin dituzte

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Gure planeta, gure osasuna’ erronkan parte hartzen ari diren 326 lagunek 5.658 kilometro egin dituzte
ETA KITTO 2022, Api 26

Udalak, Wellk enpresa teknologikoarekin eta BIC Gipuzkoarekin lankidetzan, Antxitxika Eibar egitasmoa jarri du martxan, eibartarren artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoz. Horrela, telefono mugikorretarako aplikazio baten bitartez, kirola modu pertsonalizatuan eta berritzailean egiteko tresnak eman nahi dizkiete herritarrei.

Aplikazioak, besteak beste, Eibarren antolatutako kirol-jarduerak gomendatzen dizkie erabiltzaileei. Horrez gain, kirol-planak egiteko lankideak bilatzea, lagunekin ligak sortzea eta erronka komunitarioetan edo indibidualetan parte hartzea ahalbidetzen du.

Egitasmo honen barruan, ‘Gure planeta, gure osasuna’ izeneko erronka abiatu zuten apirilaren 7an. Apirilaren 30era arte martxan egongo den erronkan, parte hartzen duten guztiek egindako kilometroak batzen joango dira, dauden hiru mailak desblokeatzeko. Une honetan 326 lagunek dihardute parte hartzen eta guztira 5.658 kilometro erregistratu dituzte. Beraz, 7.000 kilometrora ailegatzeko erronka betetzeko gutxi falta da. Parte hartzera animatuz gero, Wellk aplikazioa jeitsi (Google Play eta App Store-n dago eskuragarri) eta izena eman daiteke oraindik. Izena emateagatik kamiseta bat jaso daiteke opari (Orbea eta Ipurua kiroldegietako harreralekuan) eta, gainera, 11 sari baino gehiagoren zozketan parte hartzeko aukera egongo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »