14 eibartar Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

14 eibartar Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian
2023/03/27 eta kitto!
Zapatuan jokatutako Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko 30. edizioan gure herriko hamalau ordezkarik amaitu zuten proba. Guztira 585 izan ziren helmugaratu zirenak eta Viktor Kipruto (1:00:54 denborarekin) eta Cynthia Chepchirchir (1:09:06) izan ziren irabazleak. Eibartarrek honako postuetan amaitu zuten: 41/ Ion Arriaga (1:18:26); 174/ Eneko Perez (1:30:02); 178/ Juan Luis Azkune (1:30:55); 179/ Jose Fernandez de Roitegi (1:30:58); 222/ Imanol Lahidalga (1:33:15); 374/ Gorka Gallastegi (1:42:09); 379/ Liher Prieto (1:42:25); 399/ Alex Santiago (1:43:35); 415/ Daniel Mourenza (1:45:10); 458/ Enrique Salgado (1:49:12); 467/ Oier Berrizbeitia (1:50:05); 474/ Eneko Diaz (1:50:42); 551/ Iker Lasuen (1:58:37); eta 567/ Jon Otxoa (2:02:15).