[14. IBILBIDEA] Karstaren ibilbidea

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[14. IBILBIDEA] Karstaren ibilbidea
ETA KITTO 2021, Abu 19

Pr-Gi 46 / 19 km / Lasturren hasi eta amaitu

Geoparkeko bihotzean zehar doan ibilbide honetan duela 110 milioi urte, Behe Kretazeoan sortutako gure inguruko mendiak eta paisaia ederrak ezagutuko ditugu. Euri urak denboraren poderioz haitzulo asko sortu ditu inguru honetan, baita ura mendiaren barnealdera bideratzen duten lurrazaleko formazioak ere: dolinak, lapiazak eta poljeak. Gainera, Otarre, Aitolagaina eta Otzarretatik ikuspegi zabal eta zoragarriekin gozatzeko aukera izango dugu. Interes puntuak: San Nicolas ermita, Leizaola dorrea, Plazaola…

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »